XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostian bakarrik

Bai, adizkideak, emen bakarrik gertatzen dira olako gauzak.

Gure aitonak berpiztuko balirake, bizkarrak berotuko lizkiguteke, noski, gure epeltasunagatik.

Aspaldi ontan, danok oso demokratikoak izan arren, or daude gure udaletxeetan jestore batzuek, agintari dauden bitartean, nai dutena egiten.

Gure uri ontan beintzat, txolartetxo au arrapatu dutenean, aprobetxatu nai dute, geiago malla oietara erriak jasoko ez ditula, ondo dakitelako.

Geienari ori.

Eta begiratu zagun nortzuk diran gure erriko gauzak darabilzkitenak, ta bertako bat billatzeko lupa baten bearrean arkituko gera.

Aldi onetan uri polit au ankaz gora utzi bear dutela esan leike.

¡Zenbat gauza berri ez dituzten asmatu! Tximisgurdiari (tranbieri) igotzeko ezker aldeko sartokiak burniz itxi dizkiote, ozte, jendea, bear bezela ibiltzen oitu dedin....

Eta kale askotan ikusten degu, tximisgurdia ezkerreko alboan gelditu eta kale erdian jetxi bearra....

¡Ori talentua!.

Legeak agintzen duten bezela, tximisgurdi oiek kale erdian gelditzen diranean, berebillak gelditu erazi bazituzten eginda zegon guztia....

Baztarrean gelditzen diranean, kale erdira jeixten zana, bera izango zan errudun.

Baño naiago izan berebil jabeari nai dutena egiten utzi ta oiñezlariari eragozpenak ipiñi.

Gero, argiarekin.

¿Ez dakizute Donostian argi gutxi zegola?.

Orain izango degu ordea, eguzkiarena baño ederragoa.

¿Gure begiak geyago nekatzen ditula?.

Eta zer.

Ortarako euria egiten duanean, berebil eramalleak obeto ibilliko dira busti gañean argiak egiten ditun dizdirakin.

Eta aditu detanez, argi bakoitza 40 durotik gora kostako da.

Norbaitzuen sakelak ondo beteko dira, baña... erriarenak....

Eta azkenik, bukatzeko, Madrid'etik ekarri dituzten txinelak.

Jaun bati buruan sartu zaiolako dena.

Gero ziñegotziak, geienak, ontzat eman.

Bearko.

Bestela, agian, bere alki goxo oitatik botako zituzten da....

Obe da, bai, ixiltzea, Donostiko txinelak ez dakitela gauzak ondo egiten.

Zoazte Urbieta-San Martin kale-ertz ortara eta ikusiko dezute, beste zenbatek bezelaxe, an geienean izaten dan zeladoriak zer egin bear dun badakin edo ez....

Gero esango dute problema del paro.

TXUBILLO.